XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ideiarekin era egokian lotua dagoen hizkuntza hartuko zuten oinordetzan, ideia hori zilegi izateko beharrezkoak diren baldintzez jabetu gabe.

Gogoeta honek azken auzi bat iradoki diezaguke.

Gertakarien egia eta baldintza historikoak ezartzea ideien historiako egia ezartzea baino errazagoa ote da?

Nola egon gintezke ziur erromatar Inperioa bezain aurreratua den Estatu-formarik ez zela Erdi Aroaren hasieran?

Auzi hau garrantzizkoa da.

Garai jakin batean Estatu-formak egon direla, edo zein neurritan egon diren, ezin badugu zehaztu, ezin baiezta dezakegu hauek subiranotasun kontzeptuarentzat beharrezko baldintza direnik, edo, gainera, Estatu-forma horien etorreraren jarraian, oro har, ez direla berehala, automatikoki, kontzeptu honetan inspiratutako botere politikoari buruzko eztabaidak landu.

Funtsezko ezberdintasuna dago, ordea, auzi honetatik ondorioztatzen diren zailtasunen eta hizkuntz-arazoari lotuta daudenen artean.

Gizarte jakin batean Estatu-formak ba ote diren, edo zein neurritan ote diren, jakiten ahalegintzen garenean erabiltzen ditugun amuak edozein izanik ere, erantzuna ematean gure ziurgabetasuna handia bada ere, egon badago gutxienez froga objektibo bat, nabarmentasunez aplika daitekeena.

Garai jakin batean, Estatu-forma hauetaz zer pentsatu ote den itauntzean, jada zein zentzurekin edo zein joerarekin pentsatu zen bereizteko froga objektiboak aplika baditzakegu ere, lehenengo gure ustearen arabera pentsatu zen ala ez ziurtatu behar dugu.

Arazo semantikoa hasierako oztopo honen barnean dator. Aipatutako beste arazoa, berriz, aurkako zori bezala deskriba daiteke.

Lehen garaietan azaldu ziren ideiak gaizki ulertzeko edo interpretatzeko arriskua baldin badago, litekeena da ere garai hartan azaldu ezin zitezkeen edo egoki azaltzen jakin ez ziren ideiak jasotzea.

Subiranotasun ideia bezalakoekin -edo, beste adibide bat hartzearren, ordezkaritza bezalako ideiekin arrisku hau nabarmena da.

Subiranotasun ideiarekin estuki erlazionatuak dauden beste ideia batzuk, eta pentsamendu politikorako hau bezain esentzialak direnak, botere eta gobernu, inperio eta herrialde, errege eta Estatu hitzek azaltzen dituztenak dira; baina hauek ez dira subiranotasun ideia bezain zehatzak eta espezifikoak, ez eta hain tekniko eta konplexuak ere.

Pentsa litekeena da, hainbat egoeratan, gizakiek subiranotasun kontzeptuaren ezagutza teknikoa izango zutela, izendatzeko hitz zehatza eduki ez arren; egoera horietan ez zuten, derrigorrez, inolako hitzik erabiltzen hori izendatzeko, edo, besterik ezean, gobernu, inperio edo botere bezalako kontzeptu zabalagoetara jotzen zuten.

Subiranotasun nozioaren agerpena gizarte bat eta bere Estatuaren arteko pixkanako egokitzearen aurrerapena islatzen duen prozesu bezala ikustea zuzena baldin bada, orduan honako egoera hau bezalakoak hartu beharko ditugu aintzakotzat: Ingalaterrako Enrike VIII.ak inperio hitza erabiltzen zuen guk subiranotasunaz ulertzen duguna adierazteko;